jueves, 12 de abril de 2018



KOMIKIGINTZARI BURUZKO TAILERRAK



Kaixo!

Iosu Mitxelena Unsain naiz. Oiartzungoa eta marrazkilari profesionala.
Blog honen behekaldean link batzuk dituzute nere beste blog batzuetara sartu eta nere lanaren berri izateko.

Donostiako kultur-etxe batzuetarako (Intxaurrondo, Egia, Casares...) komikigintzaren inguruko tailer batzuk prestatu nituen. Tailer hoiek eman ondorenean, prestatutakoa beste liburutegi edo kultur-etxeri eskeintzea pentsatu dut. Beharbada, zure kultur-etxe edo liburutegirako interesatuko zaituelakoan bidaltzen dizut informazio/eskeintza hau.




Tailer hauek 8-10 urte bitarteko haurreri zuzendutakoak dira. Tailer bakoitzak bi ordu inguruko iraupena dauka eta egun berean ematekoa.
Labur-labur esanda, hauek izango ziren prestatutako tailerrak:








TAILER 1

KOMIKIGINTZAREN HISTORIA. EGILE ETA PERTSONAI OSPETSUENAK.

Komikigintzaren sorrera, bilakaera historikoa, komikigintza amerikarra, japoniarra, europarra, espainiarra, euskalduna... egile eta pertsonai ospetsuenei errepasu bat emanez.
Modu labur eta arinean. Telebista bidez, neronek prestatutako materialarekin. Pantailazo askorekin.
Lehiaketa antzeko bat eginez haurrekin, erakutsi ala, beraien ezagutza ere proban jarriz.








TAILER 2

ZER DA KOMIKIGINTZA ETA ZEINTZUK BERE BALIABIDEAK.

Komiki baten definizioa eta izaera.
Bere baliabide nagusienak erakutsiz (bineta, bunbuiloak, onomatopeiak, orrialde antolaketa...)
Baliabide bakoitza esplikatzearekin batera, dozena-erdi ariketa praktiko egiten dituzte haurrek tailerraren bi ordutan zehar.









TAILER 3

PERTSONAI UMORISTIKOEN SORKUNTZA EDO DISEINUA.

Hiru edo lau ideia nagusi erakusten zaie beraien pertsonai grazioso propioak sor ditzaten.
Lehendabizi, marrazte hutsaren pauso logikoak. Neronek beraien aurrean marraztuz.
Gero, elkarrekin pertsonai kolektibo-berdina sortzen dugu, baina bakoitzak bere erara marraztuz.
Bukatzeko, bakoitzak, bere pertsonaiak sortuko ditu. Bere fantasiak eman dezakenarekin.










TAILER 4, 5, 6...

ISTORIO BAT NOLA ASMATU ETA HORREN PLANTEAMENTU GRAFIKOA NOLA EGIN. 

JARRAIAN, KOMIKI BAT MARRAZTU TALDEKA.

Istorio bat asmatu ahal izateko pare bat truko erakusten zaie.
Horren ondorenean, textu narratibo bat idatzi.
Jarraian, textu hori modu grafikoan nola planteatu (biñetetan) orri bat, bi... okupatuz.
Taldeka, planteamentu horreri jarraituz, komiki bat egiten dute.

















Tailer hauek INDEPENDIETEAK dira. Hoietako bat bakarra, modu soltean, eman leike. Batez ere, hasierako hiruak.
Edota, pare bat edo hiru, konbinatu daitezke. 
Den-denak egitea 5 edo 6 tailer/egun izango ziren, bakoitza ordu pare batekoa.



INTERESA IZAN EZKERO, IDATZIDAZU  IOSUMONIGOTE@GMAIL.COM  HELBIDERA ETA ARGITASUN GEHIAGO EMANGO NIZKIZUKE ETA, BEHARBADA, ZERBAIT EGITEA ZEHAZTU GENEZAKE.